36ko gerrari lotutako turismoa, Elgetan, Eibarren eta Gernikan

2011ko apirilaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Oinaze izan zenari beste ikuspuntu batetik begiratzea. Elgeta, Eibar eta Gernikako udalek 36ko gerrari lotutako turismoa bultzatzeko erronkari heldu diote. Ideia ez da berria, Alemanian, Frantzian edota Hegoafrikan bada halakorik. Gerra historia baita, eta historiari lotutako turismoa nonahi baitago.

Euskal Herriko hiru udal horiek proposamen jakinak egingo dituzte, bisitariek 36ko gerrari buruzko ikuspuntu orokor bat jaso dezaten. Elgetak Euskal Herriak bizitako gerra sinbolizatuko du; Eibarrek gatazkaren alderdi ekonomiko eta sozialei begira prestatuko du bere ibilbidea; eta Gernikak bakearen hiria eskainiko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.