PINTXO LEHIAKETA

80 sukaldari Euskal Herriko pintxo onenaren bila

2014ko urriaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Herriko pintxo goxoena zein den jakiteko lehiatuko dira 80 sukaldari baino gehiago astelehenetik asteazkenera Hondarribiko Itsas Etxea aretoan (Gipuzkoa). Astelehen eta astearte goizean jokatuko dira kanporaketak, hiru taldetan. Eta finala asteazkenean egingo dute.

Finalaurrekoetara 21 sukaldari igaroko dira, eta haiei gehituko zaizkie bost probintziatan egindako txapelketetako irabazleak. Astearte arratsaldean jokatuko dira finalaurrekoak. Zuzenean proba horretara igaro diren irabazleak hauek dira: Gasteizko Erkiaga tabernako Josune Menendez, Bilboko SanwiCoffee kafetegiko Roberto Artiguez, Hondarribiko Gran Sol tabernako Bixente Muñoz, Uharteko Abaco tabernako Jesus Iñigo, eta Donibane Lohizuneko Zoko Moko ostatuko Pascal Etxeberri.

26 parte hartzaile horietatik 10 pasatuko dira asteazkenean jokatuko den finalera. Eta han aukeratuko dute zein den aurtengo Euskal Herriko pintxorik onena. Iaz, Bixente Muñozek irabazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.