Zuzendaria: Matthew Heineman. Aktoreak: Rosamund Pike, Jamie Dornan, Tom Hollander, Jesuthasan Antonythasan. Herrialdea: AEB.Urtea: 2018. Iraupena: 110 min.
Oso kritika onak jasotzen ari da Sirian giroturiko gerra kazetaritzaren inguruko film hau, bereziki Rosamund Pike aktoreak bertan egiten duen lana. Munduko hainbat gatazka bertatik bertara ezagutu ostean, Marie Colvin berriemailea Siriara joango da. Ekialde Hurbileko herrialde horretan ikusiko du gerraren alderik krudelena.
'A Private War'
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu