AEBetako patinete tragikoak

Deerhunters eta Lower Dens talde independenteak Bilboko Kafe Antzokian arituko dira gaur

Bradford Cox Deerhunters taldeko abeslariak ez du gustuko oholtzan jantzi arruntekin agertzea. ANDYSTERNBERG.
Erredakzioa
2011ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Deerhunter taldearen historiak Gus Van Santen film batetik ateratakoa dirudi, baina Ameriketako Estatu Batuetako musika independenteko talde gazte interesgarrienetako bat da, Lower Dens laukotearekin batera. Biak ikusi ahalko dira gaur Bilbon.

Hasiera tragikoa izan zuen taldeak, lehen baxu jotzaile Justin Bosworth patinete istripu batean hil baitzen. Gertaerak eragin handia izan zuen gero taldearen soinuaren bilakaeran. Turn it up faggot lehen diskoa «ezkortasun askoren ondorio» izan zela esan dute taldekideek. Euren estiloa ambient punk gisa deskribatu dute. The Simpsons telesailaren sortzaile Matt Groeningek gonbidatu zituen iaz, All Tomorrow's Parties jaialdian jotzera. Zuzenekoak ikusi dituztenek diotenez, diskoak baino askoz basatiagoak dira. Bradford Cox abeslaria udarako soineko batekin agertu izan da oholtzan, aurpegia eta eskuak odol faltsuz zikinduta. Halere, ez da beti horrela janzten.

Jana Hunter da Lower Dens taldeko burua. Devendra Banharten Gnomonsong diskoetxearen bidez lan bat plazaratzen lehena izan zen, 2005. urtean. Ahots ilun eta indartsua du Hunterrek, eta kantek entzulea harrapatzeko moduko giroa sortzen dute, hitzak sinpleak eta aski biluziak badira ere.

DEERHUNTERSETA LOWER DENS

Noiz. Gaur, 21:00etan.

Non. Bilboko Kafe Antzokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.