Gaurko filmak

Akziozko film ikusgarria, gehiegikeriaz betea

Maitane Mitxelena
2010eko irailaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Txorakeria handitzat joko dute kritikari eta ikusle askok Wanted hau. Topikoz eta gehiegikeriaz beteta dagoela esango dute, ez duela tajuzko ezer kontatzen. Eta neurri batean, arrazoi dute. Baina onartu beharra dago akziozko generoak azkenaldian ematen dituen ekoizpenekin alderatuta, dibertigarria eta ikusgarria dela Timur Bekmambetov zuzendariaren lana. Nihilismo batek kutsatzen du dena. Gertatzen ari dena ez dio inorri axola. Baina horretaz guztiaz jabetuta, irudiekin gozatzeko modua badago.

Aita soldatapeko hiltzailea zela jakingo du Wesleyk. Eta aitak lan egiten zuen taldeak kontratatu egingo du Wesley, aitaren tokia hartzeko. Fox emakume erakargarriak eramango du taldera eta Sloan izeneko gizon batek entrenatuko du. Wesley soldatapeko hiltzaile bilakatuko da berehala.

Teknikoki ekoizpena nahiko ongi zaindua dago. Efektu bereziak duinak dira. Halaber, Oscarretarako bi izendapen jaso zituen, soinurik onenarena eta soinu efekturik onenarena.

Angelina Joliek ez du bere interpretaziorik txukunena egiten -oroitu zein fin ibili zen urte berean Changelingiradokitzailean-. Bigarren mailako aktoreak ere ez dira bikainak. Baina akzio su festa da lan honetan gailentzen dena.

Maitane Mitxelena





Wanted (Se busca)

Tele5, 23:00. Zuz.: Timur Bekmambetov. Akt.: James McAvoy, Angelina Jolie, Morgan Freeman, Terence Stamp, Thomas Kretschmann, Kristen Hager. 110 min. AEB, 2008.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.