Alexander Payneren 'Downsizing' filmak irekiko du Veneziako Zinemaldia

2017ko uztailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ZINEMA. Abuztuaren 30ean abiatuko da aurtengo Veneziako zinemaldia,eta Alexander Payne zuzendari estatubatuarraren Downsizing pelikula aukeratu dute aurtengo ekitaldiko lehiaketa irekitzeko. Paynek Oscar saria irabazia dauka Sideways (2004) eta The Descendants (2011) filmetako gidoiengatik; zientzia fikzioko lan bat aurkeztuko du orain Venezian. Matt Damon da filmeko protagonista.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA