Eski Rockerdunak

Alpino, snow eta mendirako

2013ko abenduaren 6a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Orain 13-14 urte Carving geometriak iraultza ekarri zuen eskiaren mundura. Eskien forma egokituta, eskiatzeko erraztasun handiagoa lortu zen. Alabaina, teknologiak ez du atsedenik hartzen, eta orain Rocker sistemak ordezkatu du Carving sistema. Eskien edo snowboardeko taulen zolen kurbadura arruntari Camber esaten zaio (lurrarekiko ganbila). Horri esker, ertz eraginkorraren luzera maximoa da, espatularen ukipen puntutik buztaneraino. Rocker teknologiak, berriz, kontrako kurbadura dakar eskietara (lurrarekiko ahurra). Eski alpino, mendiko eski eta snowboardeko tauletan gero eta gehiago erabiltzen da sistema hau.Hainbat abantaila ditu sistema honek. Besteak beste, biraketak errazago egiten dira. Espatulak goraka izatean eskiaren marruskadura txikiagoa da elurretan, eta hala, errazago gainditzen dira irregulartasunak eta hobeto egokitzen dira elur guztietara.

Salomon Salvatore Sanchez + Rhythmegrita. Pres-Sure Rocker sistema duten taulak. 399 euro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA