"Amazonas, hori omen da bizitza posible egiten duen munduaren birika. Eta gure Amazonas propioa, Sanferminetan, Herri Sanferminak dira. Horregatik, hauxe da aurtengo leloa: Jaien hatsa, oihaneko dantza!".
Iaz egin bezala, Errekoletak eta O Plazetan antolatu dituzte ekitaldi guztiak. "Bertan, adin guztientzako eskaintza zabala eta anitza topatuko duzu: txikientzako tailerrak, munduko dantzak festibala, magia ikuskizunak, antzerkiak, azoka ekologikoak, herri kirolak, estilo aunitzetako kontzertuak talde lokal zein nazioartekoenak…".
Horrez gain, jai herrikoiak, parte-hartzaileak, ekologistak, kulturalak, feministak, anitzak, antikapitalistak eta euskaldunak aldarrikatu dituzte. Elkartasun keinu gisa, "Altsasuko herriak" botako du herri txupinazoa uztailaren 6an: Errekoletak plazan izango da, 14:30ean. "Elkartasun osoa momentu gogor hauetan".
Egitarau osoa euren webgunean jarri dute.
Bozketa hasiko da
Bihartik eta ekainaren 21a arte Iruñeko herritarrek aukeratu ahal izango dute nork botako duen aurtengo sanferminetako txupinazoa. Lau dira udalak aurkeztu dituen hautagaizak: Jose Miguel Araiz unaia, Los Amigos del Arte musika elkartea, DMotxila 21 musika taldea eta Chrisallys haur eta nerabe transexualen gurasoen elkartea.