Gerizpean. Uda-pasa

Amaierarik gabeko jaiak

Bilboko Errekalde auzoa festetan mugilduta dago ostiraletik; astelehena bitartean iraungo dute ospakizunek

Dantza saioa Errekaldeko festetan. BERRIA.
Ilargi Agirre.
2011ko ekainaren 28a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Auzokoak izanagatik hirikojaien inbidiarik ez dute Bilboko Errekaldeko festek. Ostiralean hasi zituzten festak, eta jai giroak ez du etenik izango hurrengo astelehenera arte, uztailaren 4a arte.

Gaurko egunez herri bazkariarekin hartuko dituzte indarrak, 14:00etan, plazan. Leku berean, 17:00etan magia tailerra egingo da, eta, 20:30ean, dardo txapelketaKukutza gaztetxeko txosnaren alboan. Ondoren, Arraizpe dantza taldeak erromeria egingo du, 21:00etan.

Bihar, aldiz, euskararekin lotutako ekimenak izango dira nagusi, euskararen eguna antolatu baitute. 19:30ean, hip hopa eta bertsoak uztartzen dituen bertso hop emanaldiarekin gozatzeko parada egongo da, plazan eta 20:30ean, euskal triki poteoa ibiliko da auzoan, Urretxindorra abesbatzak lagunduta.

Ostegunerako gazte eguna prestatu dute. 11:30ean, olinpiar jokoetan lehiatuko dira gazteak,eta 12:00ean, haurrek tailerrak izango dituzte. Dantzan ikasteko gogoa duenak, 18:00etan du aukera, Kukutza dantza gunearen eskutik. 20:00etan, euskal erromeria antolatu dute Erdizka Lauetan taldearekin eta 22:00etan,kalejira.Ska doinuek amaituko dute eguna, Skasti taldearen kontzertuarekin, Kukutzan, 23:00etan.

Ostiralean eta asteburuan ere jai giroak ez du etenik izango Errekalden. Astelehenean agurtuko dituzte festak, 11 egunen ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA