Amaren etxea kartzela genuen

Ascension Badiola ikerlariak gerra garaiko Bilboren inguruko liburua aurkeztuko du gaur arratsaldean

Ascension Badiola, ekainean, Cárceles y campos de concentración en Bizkaia liburuaren aurkezpenean. BERRIA.
2011ko irailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Herriko txoko bakoitzak du zerbait esateko. Ongi erreparatuz gero, denboraren joan-etorriak utzitako milaka istorio topa daitezke etxetik ez oso urrun. Bilbon dagoen Deustuko Unibertsitatearen egoitza, esaterako, euskal historiaren pasarterik beltzenaren lekuko izan zen 1937 eta 1940 bitartean. Gerra Zibilak kontzentrazio esparru bihurtu zuen, eta Franco jeneralaren soldaduek errepublikanoen aldeko ehunka lagun sartu zituzten bertan.

Ascension Badiola ikerlaria izan da gertaera hori sakonetik hasita aztertu duten lehenetarikoa. Deustukoa eta gerra garaiko beste zenbait gertaera ilun bildu ditu Cárceles y campos de concentración en Bizkaia ikerketa liburuan. Gaur bertan aurkeztuko du obra Bilboko Fnac megadendan (19:00), eta gaiaren inguruko solasaldi bat proposatuko die bertaratzen direnei.

«Frankistek Euskal Herria hartu bezain pronto, kartzela bihurtu zuten», dio Badiolak. Tesi hori frogatzeko asmoz, ikerketa prozesu luze batean jardun da idazlea, eta Larrinagako, Eskolapioetako eta Karmeloko presoen eskutitzez baliatu da gertatutakoaz mintzatzeko. 9.000 lagunen izenak biltzea lortu du, baina esan du biktima gehiago daudela, «dokumentazio asko desagertu baitzen».

'CáRCELES Y CAMPOS...' LIBURUARENFORUMA

Non. Fnac megadendan.

Noiz. 19:00.

Sarrera. Doan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.