Amazon enpresak bere liburu elektroniko irakurle ezagunaren bertsio berri bat kaleratu du. Kindle berri horrek, hardwareari dagokionez, ez du inongo alderik hirugarren belaunaldiko kindleekin, izatez, aparailu berdina baita. Berri egiten duena irakurgailuan txertatzen den publizitatea da. Irakurtzen gauden bitartean, orriaren goialde edo azpialdean publizitate lerro batzuk ager daitezke, eta irakurgailua itzaltzen denean, pantailan iragarkiren bat ere ager daiteke. 114 dolarretan saltzen da publizitatea txertatzen duen Kindle hori, iragarkirik ez duen bere anaia baino 25 dolar merkeago.
Datorren hilabetean izango da salgai kindle berria, baina Ameriketako Estatu Batuetan besterik ezin izango da erosi. Eta Amazonek egiten duen bezala, beti ere Interneten erosi beharko da liburu elektroniko irakurgailua. Kinlde horien jabeek, aparailu horrek duen wifi konexioaren bidez jasoko dituzte iragarkiak.
Ikusteko dago Amazonen ekimen berri horrek arrakastarik izango duen ala ez. Orain arte liburuaren irakurketan ez da publizitaterik sartu, eta zalantzak daude irakurleek izango duten jarreraren inguruan.
Zibergela
Amazonen Kindle berria salgai
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu