Kirol egiten duenarentzat diseinatu dituzte edari indar-emaile hauek, ariketa gogorrean kemenez aritzeko eta, amaitutakoan, galdutako nutrienteak berreskuratzeko. Likido hauen osagaiak hauek izaten dira, gutxi-asko:
•gluzidoak: destrosa, fruktosa eta maltodestrinak (60 — 80 g. litroko)
•mineral gatzak: esfortzu luze baten ondotik, muskulu zuntzexka erlaxatzeko beharrezkoa den potasioa (120 — 225 mg. litroko) kaltzioa,nerbio-bulkadaren eroapena bermatzeko; dosi txikiago batean sodioa, fosforoa eta magnesioa.
•bitaminak: B multzokoak batik bat (B1, B2, B6, B12…), baina horiek ez dira nahitaezko osagai.
• batzuetan, kafeina edo antzeko substantzia bat.
Beste kontu bat da edari isotonikoa edo berridratagarria.
Kontzeptua: biologia zelularrean dihardutenek diotenez, zelularen mintz semipermeable edo erdiiragazkorraz alde batera eta bestera solutuen kontzentrazio berdina dagoela esan nahi du isotonia hitzak (grezieraz, iso, berdin): horixe egokiena.
Soluzio hipertonikoak kontzentrazio handiagoa zelulaz kanpora duenez, globulu gorriak deshidratatu egiten dira; hipotonikoak, aldiz, zelula barnean du handiagoa eta globulu gorriak hanpatu eta, azkenean, lehertu egiten dira; isotonikoak, azkenik, solutuen dentsitate bera du zelulaz kanpo eta barnealdean, eta globulu gorriek aldaketarik gabe irauten dute.
Edari isotoniko edo berridratagarriak dira organismoa berridratatzeko ahalmen handia dutenak. Izaki bizidunak ezinbestekoa duen ura organismoak xurgatu ahal izan dezan, sodio gutxi (kloruro edo bikarbonato moduan), azukre edo glukosa, potasioa eta beste hainbat mineral izaten dituzte.
Edari isotonikoa ez da, berez, energi emailea edo estimulatzailea, ariketa fisikoan organismoak galdu duena itzultzen lagundu baizik ez dio egingo.
Elikadura hiztegian aurkitu dugu azalpen hau.
Elikadura. Hazkurri kontuak
Edari indargarri eta isotonikoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu