gorka julio
Komunikazioa. Irlen sarea

Ezinezkoa izatea

2012ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Twitterrek jakinarazi egin ditu estatuek erabiltzaileen inguruan egindako ezabatze/informazio eskarien zerrenda (https://support.twitter. com/articles/20170002#). Zenbait estatuk, polizia ikerketak edolege arrazoiak direla medio, Twitterri informazioa, mezu bat ezabatzea, kontu baten ezabatzea...eskatu ohi diote. Zehazki, horren berri jakinarazi dute beren webgunean, eta AEBak, Japonia, Erresuma Batua sartzen ditu eskari gehien egin dituzten herrialdeen artean.

AEBek 679 eskari egin dituzte, Japoniak 98, Kanadak eta Erresuma Batuak 11... Espainia eta Frantzia ere agertzen dira zerrendan; dirudienez, hamar eskari inguru egin dituzte.Espainiaren kasuan, gehiago zehazten da zenbat konturi eragiten dion; azaltzen duen datua 12 da.

Urte erdian jasotako datu horiek argigarriak dira oso. Nahiz eta kasu honetan Twitterrek pribatutasunarekiko nolabaiteko ardura edo gardentasuna erakutsi duen, argi uzten dute sare zentralizatu horiek kontrolatzeko ahalmena dutela.

Argigarria da, era berean, ikustea gehien nabarmentzen diren estatuak liberalismoarekin gehien lerrokatzen direla. Askatasun indibiduala gehien defendatzen duten kultura politikoa duten herrialderik nabarmenenak daude. Irudiko luke sistema horiek hobesten dituzten estatuek, zentsura erabili baino, nahiago dutela beste kontrol neurriok ezartzea. Halakotxostenengatik ez balitz, normalean ikusten ez diren neurriak.

Hala ere, bada txosten horretan beste atal bat, hedabideetan gehiegi nabarmendu ez dena. DMCA Digital Millennium Copyright Act legeari jarraiki copyright-aren ustezko hausturen ondorioz 3378 eskari jaso dituzte. Eskari horien ondorioz 5.000 mezutik gora ezabatuak izan ziren.

Bi bideek ezberdinak dirudite, baina muga askotan oso leuna izan daiteke. Nork ez du copyright duen abesti, bideo, irudi... bat zabaldu sare sozialen bidez? Arrazoi hori baliatuz, zure mezuak ezabatu edo kontua ezabatzeko aukera izango lukete. Lege horiek aurreko kasuan egindako bera egiteko atea irekitzen dute.

Lege horiek eta etorriko direnak orain arteko Internetaren filosofiaren aurka doaz. Erasoak gero eta argiagoak dira, estatuek eta enpresa handiek beren iraupena arriskuan, kolokan ikusten duten heinean. Gakoa; ezinezkoa izatea lortu behar dugu!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.