santi leone
Maratila

Gorringo bikoak

2012ko azaroaren 6a
00:00
Entzun
Dagoeneko Xabier Mendiguren editoreak baieztatu dit: fitekara, Elkar argitaletxeak Gorringo bikoak izeneko azpisaila martxan jarriko du Eta zer? bilduman. Pentsatu baitute, orain arte argitara emandako liburuek haurrei nola lagundu dieten ikusita, politikariek ere horrelako testu sorta bat eskertuko luketela garai zail hauetan. Lehen bi aleak kasik prest daude, eta, haien egileei nahiz edukiei erreparatuz gero, aise ikusten ahal dugu arrakasta handia lortuko dutela.

Lehendabiziko liburuxka Yolanda Barcina Nafarroako lehendakarisak idatzi du: Kontseilari ustelak ditut, eta zer? Parabola polit bat erabiliz (dirua zuritu ondoren, bera salatu zutenak salatu zituen kontseilariaren parabola, hain zuzen ere), Barcina andereak ederki azalduko die politikan ari diren edota sartu nahi duten guziei nola gainditu deusetarako balio ez duten hainbat kontzeptu zaharkitu (hala nola etika, lotsa, koherentzia edo erantzukizuna). Aitzin-solasa Roberto Jimenezi diote eskatua.

Bigarren alea, Nire alderdian frankistak badira, eta zer?, Santiago Cervera PPko diputatu nafarraren eskutik heldu zaigu. Bertan, zure alderdikideren batek frankismoaren apologia eginen balu —konparaziorako, Navarra Confidencial-en Nafarroako armarriko ereinotza aldarrikatuko balu— (bistan denez, adibidea alegiazkoa da, jakina baita PP uste demokratiko sendoko alderdia dela), jarrera egokia zein litzatekeen erakusten dizu Cerverak: askatasunzale amorratuaren planta egin bidenabar, faxismo hurbilekiko ezaxolati agertu behar duzu. Liburua, egilea bera bezala, erreakzionarioa baina xarmangarria da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.