joxerra senar
HAUTESKUNDE XANPAINA

Sergio Super Sayas itzuli da

2023ko uztailaren 12a
00:00
Entzun
Sare sozialetan Sergio Sayasek bazuen bere alter ego-a: Sergio Super Sayas, Son Goku saijajinaren abatarrarekin. Baina behin tabakoa erostera joan zen, eta ez zen berriz itzuli Twitterrera. Sayas errealarekin konformatu beharko. Zer egingo diogu, ba! Baina... Eta... Benetan baztertu al duzue Sergio Sayas zegoela kontu horren atzean? Oker zaudete, horrenfroga grafikoak ditugu.

Hauteskunde xanpainaren barnean, Sergio Sayasek goizetako ekitaldi xume horietako bat deitu du gaur goizean. Gaia: Espainia ala hil, sanchismoaren aurkako gurutzada . Jarauta aukeratu du kanpainan egunero egin ohi duen pilulatxo politikoa laburbiltzeko. Ondoren, bertan kazetari itxura duten batzuei galdetu die ea nahi al duten canutazo-rik. «Canutazo? Tori canutazo», erantzun diote, eta Jamaikako belarrik onenarekin osatutako tronpeta eman diote erretzeko. Namek-en Gokuren ileari nola, halaxe horitu zaizkio azala eta begiak Sergiori.Superbotere berriak eskuratu al ditu?

«Be water, my friend». Bob Marleyren kanten tonuan, oso motel etabare, mintzatzen hasi da orain. Ingelesez. Euskaraz, oraindik ez. Gehitxo eskatzea litzateke ziurrenik. Horretarako superjajinen hirugarren faseko botereak eskuratzeko entrenatu beharko da barnetegiren batean. Harrigarriena da bere oldarkortasun politikoa desagertu dela. Denak dira bere lagunak. Javier Esparza? «Nire betiko laguna». Maria Txibite eta Uxue Barkos? «Nire lehendakariak». EH Bildu? [...] Duda egin du, lipar batez betiko Sayas agertu da, baina jarraian esan du: «Zer nintzateke ni haiek gabe?». Sergio Super Sayas ez zen tabakoa erostera jaitsi. Erretzera jaitsi zen. Eta itzuli da!!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.