Ane Muñoz.
Maratila

Voyeurraren agurra

2014ko maiatzaren 30a
00:00
Entzun
Bukatu da bukatu da, bukatu da akabo. Eta nola agurtu, zer kontatu, aurki bestelako edukiek ordezkatuko duten txoko hau behin betirako uztea dagokidan egun honetan. Txoro-txoro, urte dezente igaro dira eguneroko bizitzako xehetasun arruntenetik ateratako istorio txikiak partekatzen hasi ginenetik, eta gaur, hain justu, papera eta bolia auskalo noiz arte tiraderan gordetzeko unea iritsi denean, ez naiz deus berririk kontatzeko gai.

Gogoan dut Durangoko Azokan mahai-inguru batean parte hartu nuen egun hartan bizitakoa. Areto txiki batean gutxi batzuk bilduta, filmak jatorrizko bertsioan ala bikoiztuta ikustearen abantaila-oztopoez aritu ginen. Amaitutakoan, entzuleen artetik emakume irribarretsu jator bat gerturatu zitzaidan. Erdi lotsatuta, gaia ez zitzaiola bereziki interesatzen eta beste arrazoi batengatik etorri zela aitortu zidan. Ein? Nire zutabeak atsegin zituela eta aurrez aurre ezagutu nahi ninduela. Hau poza, gutxienez banuen fan bat Bizkaian.

Gaurkoa irakurriko duenik ez dakidan arren, Mireni eskaini nahi diot. Mireni, Amaiari, eta astero-astero huts egin gabe nire istorioei jarraitu dieten Jon, Maria Eugenia, Iñaki, Joxerra eta, nola ez, alaba, ahizpa, arreba, iloba eta lehengusina naizelako besterik ez bada ere nire kontuak irentsi dituzten etxekoei.

Maratila badoa eta harekin gu ere desagertuko gara, baina zorionez hortxe jarraituko dute gure istorio ttikien protagonistek, auzoko dendan ezkutuan alkohola erosten duen agureak, sare sozialetan elkar ezagutu duten bikoteek, Kubako Raul alargun maiteminduak, euskalduntzen ari diren etorkinek, parkean petankan aritzen diren zaharrek...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.