AÑANAKO GATZAGA

Añanako gatzaga Munduko Nezakari Ondarearen zerrendan sartu du FAOk

Munduko nekazari ondare garrantzitsuenen artean kokatu du Añanako gatzaga Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak. Europan izendapen hori jaso duen paisaia bakarra da Añanakoa.

Añanako gatzagaren ikuspegia, artxiboko irudi batean. BERRIA
2017ko azaroaren 23a
20:33
Entzun

Nekazari Ondareen zerrendarako hautagaitza aukeztu zuen Añanak joan den uztailean, FAOk Erroman egin zuen konferentzian, eta orain egun gutxi gatzaga bisitatzen izan zen Mauro Agnoletti FAOko aditua, ingurua bertatik bertara ezagutzeko. Agnoletti harrituta gelditu zen, eta 75 herrialdetan gatza nola ekoizten den ezagutu duen arren, nabarmendu zuen sekula ez zuela halakorik ikusi. "Gatz Harana bakarra eta apartekoa da", adierazi zuen.

Añanako gatzagan azken 6.500 urteetan ekoitzi da gatza, era naturalean eta tradizionalean, eta hura berreskuratzeko proiektuak Europa Nostra kultur ondareentzako sari ezaguna jaso zuen 2015ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.