Andelo deitzen da Mendigorriatik gertu dagoen erromatar garaiko herri hustua. Harri artean indusketa lanak egiten ari dira oraindik ere, eta horiek ezagutu ahal izango dira astebururako antolatu duten X. Jaialdi Erromatarrean. Ostiraletik igandera bitartean, erromatarren bizitza erakusten duten antzerki eta bisita gidatuak prestatu dituzte, besteak beste.
Ostiralean hasiko dira ekitaldiak, Pablo Gil Gartziaren aurkezpenarekin eta Koliseoari buruzko hitzaldiarekin. Erromatar Etxean, elizaren zineman izango da solasaldia, 20:30ean. Larunbatean, Andeloko museora bisita gidatuak antolatu dituzte, 11:00etan, eta 13:00etan erromatar armadaren errepresentazioa egingo dute herriko kaleetan, 13:00etan hasita. 17:30ean, erromatar azoka irekiko dute Mendigorrian, eta Erromatar Etxean Medikuntza militarra hitzaldia emango du Miguel Escudero Matitok, 18:00etan. Idazkera erromatarreko lantegiak, afariak eta Larrahi antzerki taldearen Manduccus Cortesana lanak osatuko dute egitaraua. La Clap taldeak egun guztian alaituko ditu kaleak.
Azokarekin hasiko dute igandea, eta txotxongiloen emanaldiekin jarraituko dute —12:00, 13:00 eta 17:00etan—. Mendigorriako bizilagunek eta La Clap taldeak elkarrekin antzeztuko duten Fasti Romani: erromatar jaiak erromatar egutegian zehar lanarekin bukatuko da egitaraua.
Gerizpean. Uda-pasa
Andeloko erromatarrak
Denboran atzera egingo du Nafarroako Mendigorria herriak asteburuan, jaialdi erromatarraren harira

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu