Andoni Basterretxea, oholtzan

Delirium Tremenseko abeslaria izandakoa oholtzara igoko da gaur, Lekeitioko Musika Bandarekin abestera

Andoni Basterretxea abeslaria, Lau txakurrarekin. IDOIA ETXEBERRIA.
Erredakzioa
2012ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
21 urte pasatu dira Delirium TremensMutrikuko taldea desegin zenetik. Gaur, baina,Andoni Basterretxea, taldeko abeslaria izandakoa, oholtza gainera igoko da, Lekeitioko Musika Bandarekin batera. 23:00etan hasiko da kontzertua, eta Delirium Tremensen lau abesti joko dituzte: Ikusi eta ikasi, Kaixo, Ihes eta Boga-Boga.

Sei urteko bizia izan zuen taldeak, 1985-1991 bitartean. Hirukote gisa hasi ziren; Andoni Basterretxea (ahotsa eta gitarra), Juan Jose Iurrita Txufu (bateria) eta Javier Bilbatua Billy (baxua) izan ziren taldearen sortzaileak. Gerora, Iñigo Muguruza gitarra jolea (Kortatu, Negu Gorriak, Joxe Ripiau, Sagarroi) elkartu zitzaien.Ikusi eta ikasi (Oihuka, 1989) da iraupen luzeko lehen lana; hamar kantuz osaturik dago. Lasarte-Oriako Elkar diskoetxean grabatu zuten, Jean Phocas teknikariarekin. Hiru aeroplano (Oihuka, 1990) bigarren eta estudioko azken diskoan, Iñigo Muguruzaren gitarra ukituak antzematen dira; Muguruzak ez zuen parte hartu lehen diskoaren grabaketan. 1991ean, Esan Ozenki zigiluarekin, zuzeneko disko bat grabatu zuten: Bilbo zuzenean: 91-5-24. Lan hori kaleratu eta gutxira, taldea desegin egin zen. Euskal rockaren erreferenteetako bat bihurtu zen Delirium Tremens. 21 urte geroago, 80ko hamarkadara itzultzeko aukera izango da gaur gauean.

BASTERRETXEA & MUSIKA BANDA

Noiz. Gaur, 23:00etan.

Non. Lekeition (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.