Anjel Lertxundik BERRIAko zutabea idazteari utziko dio

2017ko apirilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
DONOSTIA. BERRIAk lehen zenbakia argitaratu zuenetik, 2003ko ekainaren 21etik, Anjel Lertxundi idazleak (Orio, Gipuzkoa, 1948) egunero-egunero idatzi du iritzi zutabe bat, Hitz beste tartean —abuztuko atsedenaldia salbu—. Hamahiru urtez eta hamar hilabetez aritu da, irakurleekin huts egin gabe, askotariko gaiak landuz zutabeetan. Igande honetan amaituko du bide hori idazleak, Hitz beste tarteko azkeneko testuarekin. Paperezko edizioan ez ezik, Interneten ere egin dute bidea Lertxundiren zutabeek: www.berria.eus/blogak/lertxundi/ blogean irakur daitezke hainbat urtetako testuak, eta azkeneko iritzi zutabe guztiak www.berria.eus/egilea/anjel_lertxundi helbidea idatzita aurki daitezke. Literaturan alor guztiak jorratu ditu Lertxundik, telebistako gidoigintzan aritu da, eta euskaltzain urgazlea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA