Aralar orain, batez ere, larre bada, noizbait, batez ere,
baso izan zelako da: harizti, pagadi, artadi, hagin eta
lizarren habia.
Naturak eta jendeok tratu bat egin dugulako mendez mende:
emango didazu itzuliko badizut. Emango dizut lizar bat
larrerik itzuliko badidazu. Lizar berri bat aldiko,
esku berri batzuek aldatua.
Esku berriak, baina albokoarenaren igualak,
auzolanean trebatuak, amankomunean arituak,
komunalaren alde.
Denona denontzat delako.
Aralar, irauntzan arnasgune.
Lurra galtzea izena galtzea da,
izena galtzea hizkuntza galtzea,
hizkuntza galtzea geure buruaz arroztea.
Garena izateko, arnasaldi bat,
arnasgune bat, irauntza bat,
bizitza deitzen diogun bitarte horretan.
Ez da duguna;garena baizik.
Aralar, mundua leku den lurra.
Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel
Aralar. Mundua leku den lurra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu