Internet

Arazo teknikoak direla eta, hainbat webgune erori dira goizean

Kanpoko hornitzailearen arazoak direla eta, BERRIAren webgunea ere ezin izan da ikusi.

jarraia146839.jpg
2017ko azaroaren 9a
13:36
Entzun 00:00:0000:00:00

Argindarrik gabe geratu da goizean goiz BERRIAren hornitzailea, eta arazoak konpondu bitartean Facebookeko kontuan eman du kazetak egunaren berri.

Hornitzaileak Twitterreko kontuan jakinarazi duenez, argindar sorgailuak erabiltzen ahalegindu dira, baina horiek ere huts egin dute hasiera batean.

Ordea, azkenean bi orduren buruan martxan jarri ahal izan dute zerbitzua, eta normaltasunera itzuli da webgunea ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.