Ardoxka. Roberto Sarriugarte

Ardo naturala

2011ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Ardo naturala ahalik eta interbentzio gutxienarekin egindako ardoa da. Espainian, esaterako, Ardo Natural Egileen Elkarteak ondo zehaztua du bere filosofia. Ez dira bete beharreko arauak, beren ideien isla baino. Egiten dena, gomendagarria dena eta egiten ez dena azaltzen dute.

Hasteko, inguruarekin erabateko errespetuzko laborantza. Nekazaritza ekologikoa, biodinamikoa edota antzinako metodoak erabiltzen dira, eta produktu naturalak baino ez.

Nekazaritza ekologikoan, sufre edo kobre sulfatozko tratamenduak —horiek dira arruntenak— ezinbesteko kasuetarako baino ez lukete behar. Tratamendu goiztiar eta prebentibo bataskoz onuragarriagoadatratamendu berantiar asko baino.

Ez da erabili behar ongarri kimiko, herbizida, pestizida, fungizida sistemikorik, ezta genetikoki manipulatutako organismorik ere. Inguru naturalerako konpromisoa beti. Errespetuzko nekazaritza egiteaz gain, koherentziaz jokatzen dute energia, lana eta ura moduko baliabideak erabiltzeko orduan. Kortxo naturalez estaltzen diren beirazko botiletan ontziratzen dituzte ardoak. Ahalik eta hondakin gutxiena sortu behar da, eta sortzen direnak ahalik eta modurik egokienean kudeatu.

Mahats autoktonoekin lan egitea hobesten dute, eta haien bideragarritasuna aztertu beharra izaten da. Komeni da mahastitik ahalik eta hurbilena egotea upategia.

Mahastizaina da ardoarenegilea, autorea, hura baitaegiten diren lan guztien arduraduna, hark hartzen baititu erabakiak.

Hobe mahastiak jabetzan baldin badaude. Eta hobe ardoaren autoreak lan guztietan partehartzen badu eta erabat inplikatzen bada; mahastiko lanei eguneko zati handi bat eskaini behar dio.

Kontrolpean ez dauden mahastietako mahatsa ez da erosten. Mahats osasuntsuarekin lan egiten da. Garbitasuna oso garrantzitsua da.

Eskuz egindako lana hobesten bada ere, zenbait lanen gogortasunadela eta, zenbait tresnen laguntza behar da, betiere mahatsaren, muztioaren eta ardoaren ezaugarri naturalak aldatu gabe.

Irazketak eta klarifikazioak saihestea gomendatzen da.

Ez dute ardorik erosten, eta ez dute legamia komertzialik erabiltzen, ezta hartzidura alkoholikoa azkartu eta bideratzeko beste produkturik ere.

Gainera, ez da bakterio malolaktikorik erabiltzen hartzidura malolaktikoan. Azidotasuna ez dute orrazten, ez dute zuzentzen. Ez da txaptalizatzen , ezta alkoholik gehitzen ere.

Anhidrido sulfurosoak kalte egiten dio osasunari; beraz, ez da ezinbestekoa ardogintzan, eta hura erabiltzea salbuespena izan behar du. Are, ez erabiltzea gomendatzen dute. Ardoak ez du sekula izaten SO2 20mg/l baino gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.