Musika

Arizonatik datorren 'noise-rap'-a

2015eko apirilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Moodie Black musika taldeak kontzertua emango du gaur gauean Donostian. Chris Martinezek, Sean Lindahlek eta David Norbertek osatzen duten hirukotea Amerikako Estatu Batuetako Arizona estatutik dator. 2004. urtean sortu zen, eta taldea noise-rap estiloaren aitzindaritzat jo izan dute hainbat adituk. Rapa eta zarata uztartzeko saioan, dena den, azkeneko urteetan publiko zabalagoarengana iristeko ahaleginak egiten ari dira, beste musika estilo batzuk nahasiz. Haien arabera, «tripetatik» sortzen dituzte kantak, eta taldea melodikoa eta aldakorra da.

Moodie Black

Gaur, Donostiako Dabadaba aretoan, 21:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.