Asteburuko proposamenak

Arraina sustatzeko lantegiak eta festa

Bermeo. Arrainaren Azokak hogei urte bete ditu aurten; hainbat lantegi antolatu dituzte urteurrena ospatzeko

Araitz Muguruza.
2014ko maiatzaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Arrainari lotutako asteburua izango dute Bermeon (Bizkaia), haren inguruko azoka egingo baitute bihartik igandera bitarte. Aurten, gainera, hogei urte bete ditu azokak. Ospakizunak behar bezala egiteko, azokarekin batera, hainbat lantegi izango dira.

Arraina sukaldean: gozoa, erraza eta merkea leloa izango du aurtengo ekitaldiak, azokarekin arrainaren kontsumoa bultzatu nahi baitute. Arraina etxean prestatzeko jangai erraza dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta horregatik antolatu dituzte arrainaren sukaldaritzaren inguruko lantegiak. Zentzumen eta arrain dastatze tailerrak ere antolatu dituzte. Sukaldaritza zuzenean izeneko lantegia hiru egunetan egingo dute, 12:00etatik 14:00etara. Familian nola prestatu erakutsiko dute bihar; lagunartean nola prestatu etzi, eta, igandean, haurrentzako tailerra izango da. Errezeta errazak eta erakargarriak prestatzen erakutsiko dute.

Bihar eta etzi, hala ere, izango da haurrentzako lantegi gehiago. Zentzumenen bitartez, arrainaren ezaugarriak ikasiko dituzte bertaratzen direnek.

Kalean ibiliko den jendea animatzeko, berriz, Latie emongotsut jolasa egingo dute. Kontserben inguruko asmakizunak egingo zaizkie. Mater ontzia ere Bermeon izango da asteburuan, eta hura bisitatzeko aukera izango da goiz eta arratsaldetan.

Lantegiekin eta azokarekin batera, trikitilariak, txistulariak, erraldoiak eta gaiteroak arituko dira, besteak beste, kaleko giroa alaitzen. Hiru egunetan irtengo dira. Etzi, bestalde, Bermeoko Bateletako I. Ikurrina jokatuko dute batelen, 13:30ean.

ARRAIN AZOKA

Non. Bermeon (Bizkaia).

Noiz. Bihartik igandera arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.