Maratila

Aste Santua

Lucien Etxezaharreta.
2011ko apirilaren 16a
00:00
Entzun
Ohituak gara azken urte hauetan Pazko inguruan hainbat gertakarien ikustera. Batzuk aurreko Aita Santua Santu egingo dela jakiteak poztuko ditu. Joanes Paulo Bigarrenak emakume bat bederen mirakuiluz sendatu baitu, hori da minimo bat Santuen lerroan sartzeko, baina besterik ere leporatuko zaio Historian, nola Elizaren ofentsiba gogor berria edo estatu komunisten errekaratzea.

Bada ere lehergailu zama handiaren topatzea Gipuzkoako baserri batean. Urtez urte zenbat tona lehergailu eta zenbat arma ez ditu poliziak lortu? Hor ote ziren delako erakunde neutro batek kontrolatu behar zirenak? Ala tortura baten eragina da horrelako aurkikuntza? Gauzen argitzeak balio luke, bake ala gerraren bidean gauden jakiteko.

Hor dugu ere Supremo eta Konstituzio auzitegien baltsa: Sortu nahi den umea linboetara, infernura ala paradisura? Nekez ulertua ere.

Korrika Donostiara iristen zaigu: azken etapa loriosak euskararen premia Erramu egunean erakutsiko du. Jerusalemeko sarrera, asto baten gainean egin zuen Jesusek, erramuz estalia. Aurtengo sarrera, pozez eta irrintziz. Aste Santua ez dela Kalbarioan bururatuko euskararentzat, baina bai Pazkoko alegrantzian! Dublinen Pazko odoltsua izan zen Irlandako Errepublikaren aldarrikatze egunean, Padraig Pearse eta bere lagunentzat. Errepublikaren sortzea libertatearen bide bat izan zen Espainian duela 80 urte. Donostian bandera gorri, hori eta more bat zegoen balkoi batean: bakarrik eta triste.

Iruñean Josu eta Maiteren Haikuek hitz gutxiz eta maitasunez kargaturik presoak aipu zituzten: Uztail gorria / Ezkabako kartzelan / Oihartzun latz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.