Asteburua Iruñean egon ondoren, Nafarroa hegoalderako bidea hartu du Euskarabentura espedizioak. Ortzeguna bitartean, Nafarroan ibiliko dira; Lizarra, Los Arcos eta Vianatik igaroko dira bertzeak bertze. Atzo, Iruñetik Gareserako etapa egin zuten, eta, gaur, Garestik Lizarrarako bidea egiten dabiltza gazteak. Uztailaren 1ean Maule-Lextarren hasita, 31 egunez Euskal Herria gurutzatuko dute. Olatz Silva BERRIAko kazetaria gazteekin da abenturan, eta eguneroko kronika egiten ari da blogean.
Eguraldi ona lagun, Gares atzean utzi eta Lizarrara bidean dira gazteak. Atzo arratsaldean iritsi ziren Garesera; bertan zain zuten Koldo Colomo Garesko euskara teknikaria. Nafarroa hegoaldeko euskararen egoeraren berri eman zien teknikariak.
Uztailak 8, Iruñea - Gares
— EuskarAbentura espedizioa (@euskarAbentura) 2018(e)ko uztailaren 8(a)
San Ferminak atzean utzi eta Garesera abiatu gara, beroa lagun. Arratsaldean, @koldocolomo euskara teknikariak inguruko egoeraren berri eman dugu. Bihar, Lizarrara! pic.twitter.com/6lMERwbc2Y
Garesera heldu baino lehen ordea, larunbatean, Zubiritik Iruñerako 24 kilometroko etapa egin zuten. Arratsaldean, Iruñeko sanferminetan egon ziren gazteak; Nafarroa Oinez-en txokoan egon ziren, eta, bideoan ikus daitekeen bezala, ederki ibili ziren jaietan. Euriak ez zuen gazteen festa nahia zapuztu.
Sormena lantzea da espedizioaren helburuetako bat. Horretarako, disziplina ezberdinetako artisten tailerrak izan zituzten joan den ortzegunean Orreagan: Odei Barrosok hitza landu zuen; Ximun Fuschek, eszenografia; Ander Lipusek, ahotsa; Myriam Perezek, gorputz adierazpena; eta Kattalin eta Peter Ansorenak, inprobisazioa. Datozen egunetan, gazte bakoitzak tailerrean ikasitakoa bertze gazteekin partekatu beharko du.
🎥Bideoa!#euskarabenturaren 7. eguna eta 4. etapa!
— EuskarAbentura espedizioa (@euskarAbentura) 2018(e)ko uztailaren 7(a)
Orain Iruñarako bidean!😎@gob_na@BBK_biz@euskaltel@euskaraldia@berriapic.twitter.com/R6NxZLazDv