ASTEBURUKO PROPOSAMENAK. Naturak utzitako aztarnak ezagutuz

Urretxu.

Erredakzioa
2010eko azaroaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mineralak, fosilak eta oro har naturako elementuak gertutik ezagutzeko aukera emango du Urretxuko Urrelur museoak (Gipuzkoa) gaurtik igandera bitarte.Makro argazki tailerra eta ibilaldi geologikoa bizikletaz daude aurtengo berrikuntzen artean. Tailerra ostiralean eta larunbatean izango da, Aizpurunea kultur etxean, 19:00etan eta 18:00etan, hurrenez hurren. Joaquim Calles argazkilariak azalpenak emango ditu; ondoren, mahai-inguru bat prestatu dute zalantzak argitzeko.

Ibilaldi geologikoa igandean izango da. Areizaga-Kalebarren plazatik irtengo da martxa, 10:30ean, eta Urretxu-Aizpurutxo ibilbidea egingo dute bizikletaz. Horietaz gain, beste hainbat ekintza antolatu dituzte: erakusketa monografikoak eta esperimentu tailerrak, besteak beste. Gaur, Itziar Zubizarreta ipuin kontalaria ariko da, 6-8 urteko haurrentzako emanaldi batekin. Mineral, fosil eta harribitxien azoka, haur eta gazteentzako parkea, txu-txu trena eta mineral bizidunen kalejira daude asteburuan egongo diren jardueren artean.

MINERALOGIA ETA PALEONTOLOGIA ASTEA

Non. Urretxun (Gipuzkoa).

Noiz. Gaurtik igandera arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.