Komunikazioa. Ekografiak

Atzoko tituluak

Jokin Labaien.
2011ko apirilaren 12a
00:00
Entzun
– Hainbat kate kritikatu dituzte haurren ordutegia ez errespetatzeagatik. Abokatutzaren Kontseilu Orokorrak, Adingabeen Defendatzaileak, Herriaren Defendatzaileak haurrak babesteko neurriak eskatu dituzte.

– «Froga puta bat ere duzu ekartzen, kazetaritza zaborra egiten soilik dakizu. Langintzan Miralles gaizkilea deitzen dizute». La Noria saioan, Maria Antonia Iglesiasek Melchor Mirallesi.

– Zapateroren aldekoek Intereconomia kateko kazetari bat iraindu zuten.

– TV3 kateak gaixo deitu zien hiru neraberi, Intereconomia katea ikusi eta Jimenez Losantos entzuteagatik.

– Julian Ruiz kolaboratzailearen hitzontzikeriak ez du Bartzelona taldeko bakarra tente uzten: «Guardiola larderiatzaile bat da». Haren hitz-jarioak beste sute bat piztu du El Mundo hedabidean.

– Jose Sancho: «Espainian kateek telesail onak egiten dituzte, baina, gero, zaborra egin eta galdu egiten dituzte ikus-entzuleak».

– FAPE Espainiako kazetarien elkartea ezker abertzaleari jarritako betoaren aurka agertu da. Eusko Legebiltzarrean otsailaren 28an Batasuneko kideak EITBko programetara ez gonbidatzea onartu zuen, PSE-EE, PP eta UPyDren botoekin.

Zer nahi duzu esatea. Itxuraz ez nintzen ni astelehenarekin esnatu nintzen bakarra. Zer esanik ez, eta hedabideetan albisteen ehizan aritu nintzen. Goiz emankorra izan zen. Ez nituen haienbeste titulu esanguratsu espero, bilaketa ordu laurdenekoa izan zen eta. Ez nintzen bakoitzaren barrunbeetan sartzen ahalegindu. Distantzia hartu, eta gizarteak, telebistagintzak eta kazetaritzak duten egoeraren interpretazioa bakarrik egin nuen. Giro nahasian, bekaizkeriak, amorruak, konpetentzia desleialak, interesek, nabarmendu nahiek eta beste hainbat hutsunek betetzen dute egunerokoa.

Badirudi, tamalez, betaurreko jakin batzuk jantzi behar dituela horietaz ohartu nahi duenak, eguneroko programazioan ez dela halakorik ageri. Telebista piztu eta erakusten dizkigutenetan oinarrituta daude, ordea, tituluok. Tituluok eta falta diren guztiak. Eta gu ohartzeke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.