«Noruntz eramaten gaituen errepideak? Gure barrenera?». Galdera zerrenda gisa planteatu dute hiru artistek Arimaren Bila ikuskizuna. Aura galduaren xerka abiatuko dira, gaur, Donostian, testu, irudi eta musikaren bitartez.
Joseba Irazoki musikariak, Ana Cabezas margolari eta argazkilariak eta Antton Iturbe poetak egin dute bat bidaian, eta fusio gau batera gonbidatzen dute. Beat mugimenduko artistek bezala, errepidera joko dute, eta batzuetan Twin Peaksera hurbilduko direla iragarri dute.
Cabezasek paisaia lainotsuak eta lausoak maite ditu, eta margoak diruditen argazkiak egiten ditu. 2008. urtean Iturberekin egin zuen lan, Proyecto ZeroDVDan. Cabezasen irudien gainean, ArtoArtian katalogoko musika zatiak aukeratu zituen Iturbek, eta musika berrien soinu paisaiak eta irudi ameslariak bateratu zituzten. Izenburuan bertan iragarri zuten lehen egitasmo hark jarraipena izango zuela.
Oraingoan, Irazoki hartu dute aldamenean, musika zuzenean egiteko. Urte askotan Xabier Montoia, Bide Ertzean, Petti, Gozategi Anaiak eta beste hainbat talderekin lan egin ondoren, bakarkako ibilbidea hasi zuen. Folk, akustiko eta esperimentazio doinuak jorratzen ditu.
'ARIMAREN BILA'
Noiz. Gaur, 19:30ean.
Non. Ernest Lluchkultur etxean (Donostia).
Aura galduaren errepidean
Hitz, argazki eta musika ikuskizuna taularatuko dute Antton Iturbek, Ana Cabezasek eta Joseba Irazokik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu