Irudia. Orio
AUTO TXIKIENEN EGUNIK HANDIENA
Mini autoak ikusi ahal izan ziren atzo, Orion, Bisigu Egunean. Orioko lehen Mini klasikoen kontzentrazioa izan zen. Euskal Herriko hainbat lekutako Mini ugari bildu ziren. Besteak beste, Club Mini Euskal Herria eta Iruñeko Sanferminis elkarteetako kideenak ibili ziren batetik bestera. Egun osoan hainbat ekintza egin zituzten: besteak beste, Usurbilgo Saizar sagardotegitik abiatu, Bordatxo tabernan hamaiketakoa egin eta Orio eta inguruetan ibili ziren autoak erakutsiz. Eguerdian, autoak ikastola aurrean aparkatu zituzten, eta parte hartzaileek marmitako bazkaria egin zuten. Bitartean, herritarrek autotxoak gertutik ikusteko aukera izan zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu