Bestak
Auzo oso bat karrikara
Gogoeta egunean, Iruñeko Alde Zaharreko karrikak besta giroz beteko dira. Auzoko eragile guziek bat egin dute auzoko eguna prestatzeko. Musikariak, dantzariak, joaldunak, erraldoiak, txarangak, ipuin kontalariak, bazkariak, kontzertuak... askotariko ekitaldiak izanen dira 10:00etatik aurrera Nafarroako hiriburuko hiru burguetan. Eguerdian, gizarte eragileak karrikara aterako dira, beren jardunaren berri eman eta beren aldarriak ikusarazteko. Auzokideen argazki handi bat ere eginen dute, 13:30ean, eta peñek eta ostatuek musika eskaintza berezia izanen dute, batez ere iluntzean. Auzoko zapia janzteko deia egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu