Produktua

Azenarioa

2014ko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nutrizio aldetik, azenarioa elikagai osasuntsu eta aberatsa da, mineral eta bitamina ugari baititu. Ura du osagai nagusia; karbohidrato kopuru handia ere badu. Beste barazkiekin konparatuta, azenarioak karbohidrato gehiago dauzka, eta, horregatik, beste barazki batzuk baino energetikoagoa da. Laranja kolorea karotenoei zor die; esate baterako, beta-karotenoa edo A pro-bitamina edukitzeagatik —pigmentu natural bat—. Organismoak A bitamina bihurtzen du pigmentu hori. Halaber, E bitamina eta B taldeko bitaminak ditu. Mineralei dagokienez, potasioa du nagusi, baita fosforoa, magnesioa, iodoa eta kaltzioa ere.

Zuntzez ere aberatsa da, barazki guztiak bezala.

Mantenugai horiei guztiei esker, azenarioak defentsa sistema indartu, eta ikusmena zaintzen laguntzen du; bestetik, digestio aparatua erregulatzen du, eta lagungarria da pisu osasuntsuari eusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.