Sanferminak Iruñean. Lehen entzierroa

Azkar joandako arriskua

Dolores Aguirreren zezenek erritmo bizian egin dute lasterka, eta 73 urteko gizon bat adarkatu dute Santo Domingoko aldapanLarunbata izanik, lasterkari ugari bildu dira entzierroan; batez ere, Estafeta kalean

Azkar joandako arriskua.
Iruñea
2012ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Bizi egin zuten lasterka Dolores Aguirre Sevillako (Espainia) ganadutegiko zezenek atzo. Oso une arriskutsuak izan zituzten korrikalariek entzierroaren azken zatian, Telefonican. Adardun beltz batek adarra gazte baten elastikoan sartu eta kailejoiaren bukaeraraino eraman zuen arrastaka. Zorionez, izua bakarrik eragin zuen.

Aurtengo sanferminetako lehen entzierroa larunbatarekin korritu bazen ere, ez zen jendetza bildu bidean. Sei zezenak elkarturik atera ziren Gaseko eskortatik. Berehala, taldearen gidaritza joaldunek hartu zuten, eta Santo Domingoko aldapan aurretik joan ziren. Aldaparen erdialdera zezenetako batek 73 urteko gizon bat eskuineko hankan adarkatu zuen. Udal plaza eta Mercaderes kalea baturik iragan zituen taldeak. Mercaderes plazan izan ziren lehen erorketak eta lasterkari pilaketak. Zezen bat ere lurrera erori zen, baina azkar altxatu zen eta besteen atzetik jarraitu zuen.

Mercaderes eta Estafeta kaleek bat egiten duten bihurgunea hesiaren kontra egin gabe hartu zuten zezenek. Bizkor zihoazen aldapan gora. Abiadura handia izanik, taldea luzatu egin zen Estafetako lehen zatian, hiru zatitan banatzeraino. Aurreko taldean, lau zezen beltz eta bi joaldun joan ziren. Atzetik, metro gutxira, muxika koloreko Yeguizozezena; taldea ixten, zezen beltz bat.

Estafetan, lasterkari franko bildu zen. Adardunen aurrean korrika gustura egiteko aukera izanzuten. Entzierroko unerik arriskutsuena Telefonicaren bukaeran sortu zen. Aurretik zihoazen zezen beltzetako batek eskuineko adarra sartu zion gazte bati elastikoan. Hogeita hamar bat metro eraman zuen arrastaka, kailejoiaren bukaeran lurrean askatu zuen arte. Atzetik sartu zen muxika koloreko zezena, eta berehala azken zezen beltza. Plazari itzulia eman ondoren, unaiek, kapotearen laguntzaz, ukuilura eramatealortu zuten.

Guztira, sei lagun eraman zituzten erietxera. Santo Domingon adarkatuari ebakuntza egin zioten Nafarroako Ospitalean. Besteek kolpeak hartu zituzten, eta bik zaintiratuak izan ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.