Azken egunak Gurasoei Gutuna idazlan lehiaketarako

Azaroaren 10era arteko epea dago parte hartzeko.

Gurasoei Gutuna lehiaketa 2018. TTIKLIK
2018ko urriaren 18a
16:51
Entzun 00:00:0000:00:00

"Zenbatetan gelditzen da bat gurasoei esan nahi diena esan gabe? Zenbat aukera galdu, zenbat askatu gabeko sentimendu?". 2013an hasi zuten Gurasoei Gutuna idazlan laburren lehiaketa, Juanita Amundarain Otegi eta Juan Miren Mendizabal Benito auto istripuz hil eta hamabost urtera, omenaldi gisara. "Hitz batean esanda, gurasoei esan nahi dizkiegun hitzak gutun laburren bidez adierazteko aukera da Gurasoei Gutuna ekimena.

Ttiklik elkargunetik jakinarazi dutenez, azaroaren 10era arteko epea dago parte hartzeko. Adinaren arabera antolatu dituzte mailak, eta info@ttiklik.com jasoko dituzte lanak. Oinarriei buruzko informazio guztia gurasoeigutuna.eus helbidean jarri dute ikusgai.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.