Euskal kantagintzari eskainitako badok.info atariak 48.901 bisitari izan ditu 2010eko urtarrilaz geroztik. Guztira jasotako bisitak berriz, 89.413 izan dira. Ataria 2009ko abenduaren hasieran sareratu zen, baina Google Analyticsen datuak 2010eko urtarrilaren 12az geroztikakoak dira.
Erabiltzaileek bisitatutako orri kopurua milioi erditik gorakoa izan da (548.297, zehazki; 6,13 orri bisita bakoitzeko) eta bisita bakoitzaren batez besteko iraupena 5 minutu eta 32 segundokoa izan da.
Bisitarien gehienak Euskal Herrikoak dira, eta ondoren Espainiakoak, Kataluniakoak, Frantziakoak, AEBetakoak eta Erresuma Batukoak datoz. Oro har, ehundik gora herrialdetako erabiltzaileak sartu dira badok.info-n. Erabilitako nabigatzaileetan Explorer da nagusi, %50ek erabili baititute. Firefox %35,40k erabili dute, Chrome %6,65ek,Safari %6,17k eta Opera %0,57k.
Badok.info-k euskal kantagintzaren 40 urteko historia jasotzen du, 60ko hamarkadatik 2000. urtera bitartean nabarmendutako kantari eta taldeen biografiak, diskografiak, hitzak eta kantuak biltzen ditu.
'Badok.info' atariak ia 50.000 bisitari izan ditu lehen urtean
Ehundik gora herrialdetako erabiltzaileak sartu dira euskal kantagintzari buruzko webgunean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu