Baionako bestak

Baionako bestetan sartzea pagarazteko asmoa berretsi du Jean Rene Etxegaraik

Segurtasun gastuak berdindu nahi ditu sarrera ordainarazita, hainbat eragileren iritziaren kontra. Baionarrek ez lukete ordainduko.  

Baiona festetako irudia.
Iparraldeko Hitza
2018ko martxoaren 20a
17:55
Entzun

Baionako Herriko Etxeak aitzina darama Jean Rene Etxegaraik iazko besten ondotik aipatu ideia: sartzea pagaraztea. Joan den astetik, bestekin lotura duten eragileak (komertzioak, ostatuak, elkarteak…) kontsultatzen ari dira, eta elkarteen ordezkariak ideiaren kontra agertu dira. Atzo, Baionako bestekin lotura duten elkarteak kontsultatu zituzten, eta bilduak ziren 45 ordezkarietatik gehienak ordiainaraztearen aurka agertu dira. Goiz honetan, aldiz, Etxegaraik ideia defendatzen segitu du France Bleu irratian egin dioten elkarrizketan: Nizako atentatuaren ondotik “segurtasuna bermatzeko gastuak 400.000 euroz emendatu ziren”, eta sarreraren prezioarekin gastuak berdintzea litzateke haren ideia.

Etxegaraik iazko bestetan egin zenbaketaren datuak aipatu ditu, 850.000 eta milioi bat bestazale artean kontatu zirelako eta “justizia bat ezarri” nahi duela ziurtatuz: baionarrek 2.400.000 euro ordaintzen dituzte “tokiko zergen bitartez”, eta gehitu du baionarrak “50.000 baizik ez" direla; alegia, kanpotik etorri bestazaleek ere ordaintzea normala iduri zaiola. Deliberorik ez da hartua oraingoz, baina auzapezak ziurtatu du prezioa ez litzatekeela 8 edo 10 euro baino handiagoa. Gehitu du ere logistika aldetik posible dela Baionako hiria zerratzea ordainlekuak plantan ezartzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.