BIHAR BERRIAN

Bakarrik egotea, beharrezkoa

Gaizki ikusia dago bakarrik egotea, baina norbere burua ezagutzeko ariketa ontzat dute psikologoek: bakarrik egoten eta gauzak bakarrik egiten jakitea behar-beharrezkotzat dute. Gai hori izango du ardatz biharko gehigarrian Bizigiro sailak.

jarraia151626.jpg
Maialen Unanue
2018ko maiatzaren 4a
12:33
Entzun

Zergatik dago gaizki ikusia bakarrik egotea, psikologoek gomendatzen badute? Zer mugiarazten du bakarrik egoteak pertsonengan? Galdera horiek erantzungo ditu bihar Bizigiro saileko gehigarriak; horretarako, Edurne Saizar Beldarrain psikologoarekin hitz egin du, baita gauzak bakarrik egiten dituzten hiru lagunekin ere.

Ohi bezala, zinemaren inguruko kontuak landuko ditu Gontzal Agotek. Asghar Farhadiren Todos lo saben thriller psikologikoaz idatzi du: Cannesen estreinatu ondoren, aretoetara ailegatuko da irandar baten begietatik kontatutako istorio espainarra.

Horrez gain, astebururako proposamenak ere egingo ditu. Esaterako, Euskal Gaztaren azoka egingo dute bihar eta etzi Idiazabalen (Gipuzkoa). Artzainen lana ikusarazteko asmoz antolatu dute, eta herriko Olazargibel baserriko artzainak omenduko dituzte.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.