Barrokoko musika Gipuzkoako Goierrira ekartzen du udazkeneko haizeak urtero. Gaur hasiko da Barroko Aire musika jaialdiaren 25. ekitaldia. Azaroko larunbatetan, garai bateko musika entzun ahalko da Ordizian, eta hilaren 19an, Ataunen.
La Colombina talde kosmopolita arituko da gaur, 20:00etan, Eliza Nagusian. 1990. urtean sortu zuten, musika erlijiosoa eta profanoa jorratzeko. Espainiako, Frantziako eta Italiako doinuak lantzen dituzte. Ahots laukotea da taldearen muina. Raquel Andueza soprano iruindarrak jartzen dio emakume ahotsa taldeari.
Datorren larunbatean, Jerome Hantaik eta Pierre Hantaik osaturiko zango-biola eta klabea bikotea entzuteko parada izango da, ordu eta leku berean.
Azaroaren 19an, jaialdiak Ataunera joko du, San Martingo elizako organo barrokoa entzuteko, Luigi Ferdinando Tagliaviniren hatzen menpe.
Hurrengo egunean, Ainhoa Garmendia sopranoaren eta Itziar Barredo pianistaren txanda izango da, Ordizian.
Sevillako orkestra barrokoaren solistek emanaldi bat egingo dute 27an. Maria Hinojosa sopranoak eta Pedro Gandia Martin lehen biolin-zuzendaria arituko dira.
25. BARROKO AIRE
Noiz. Gaurtik, azaroaren 27ra arte, larunbatetan, Ordiziako Eliza Nagusian. Azaroaren 19an, Ataungo San Martingo elizan. Gaur, La Colombina laukotea, 19:00etan.
Barrokoko udazken aireak
Kontzertu zikloaren 25. ekitaldia hasiko da gaur Ordizian, Euskal Herriko eta atzerriko musikariekin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu