Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak arratsaldean eman zuen ohartarazpena: abisu horia, euri jasa handiak eta ekaitzak botako zituelako. Abisua arratsaldeko 18:00etatik gauerdira artekoa zen, eta Euskal Herriko txoko gehienetan, 21:00ak pasatxo hasi zen trumoi festa. Sare sozialak ere ekaitzak utzitako irudiez betetzen hasi ziren. Ordizian, besteak beste, 83,3 km/h-ko haize boladak izan ziren, eta Euskalmeten arabera, 6,3 litro erori ziren metro koadroko hamar minutuan. Arnaitz Fernandez fisikariak Twitterren azaldu zuenez, Gipuzkoan 700 tximistatik gora erori ziren ordubetean.
Bai! Azken orduan 700 tximista baino gehiago erori dira Gipuzkoan. pic.twitter.com/IX5IDhXl1g
— Arnaitz Fernández (@Armeteo) May 31, 2021
Zestoan ere izan zen oinaztuak ikusteko aukera, eta baita Zumarragan ere:
Zestoan ere oiñastu festa @Armeteopic.twitter.com/bCNIVN6f3r
— Zigor Plazaola (@arranoaitz) May 31, 2021
@eguraldiaETB@JuneAnsoleaga Atzo gauean Tximista ikaragarria Zumarraga erori zenaâš¡.Egilea Ezezaguna, Autor [email protected] on ! pic.twitter.com/c8LoW2jiAc
— Aitor Agirrezabal (@Pilier48) June 1, 2021
Fernandezek emandako datuaz gain, bestelako zenbaki batzuk eman ditu gaur Euskalmetek: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, guztira, 1304 tximista zenbatu zituen Euskal Metereologia Agentziak. Horren arabera, Araban 580 jausi ziren, Bizkaian 162 eta Gipuzkoan 562. Hala ere, argitu dute agentziak lurra jotzen duten oinaztuak baino ez dituztela kontuan hartzen, eta baliteke horregatik Euskalmetek emandako zifra Arnaitz Fernandez fisikariak emandakoa baino baxuagoa izatea. Izan ere, badira zeruan, hodeien artean sortzen diren tximistak, baina lurrera heltzen ez direnak.
Haizeak ere gogor jo zuen atzo Araban: Gasteizen 94,4 km/h-ko haize ufadak izan ziren, eta txingorra erori zen Arabar lautadako hainbat lekutan ere. Zeru ilunek eman zuten arratsaldeko azken orduetan zetorren ekaitzaren berri.
Badator ekaitza ⛈ #Gasteizpic.twitter.com/86DNjsobuC
— Jon Perez (@JonPerezGarcia) May 31, 2021
⛈ï¸Ã‚ Euri zaparrada, txingor, trumoi eta haize bolada gogorrekin amaitu zen atzoko egun eguzkitsua. Irudietan, Gasteizko Toloño tabernako terraza 👇🾠pic.twitter.com/XQFv0ZsuSV
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) June 1, 2021
Ekaitza dator mendebaldetik Araian#ekaitzapic.twitter.com/l6DmwQPxbJ
— iune (@iunetrecet) May 31, 2021
Bizkaia ere astindu zuen ekaitzak: 8,8 litro erori ziren metro koadroko Deustun hamar minutuan.
Bilbotik ikusitakoa mendebalderantz pic.twitter.com/caY4dfH3DT
— ibai (@ibi_lpz) May 31, 2021
Gaur ere izango da tximistak ikusteko aukera. Euskalmetek arratsaldeko 15:00etarako eman du ekaitz abisua, eta jakinarazi dutenez, gaueko bederatziak ingurura arte iraungo du erauntsiak.