Basque Culinary Centerrek 18 ikastaro emango ditu zaleentzat

Uztailera bitarte egingo diren ikastaroetan, hainbat herrialdetako sukaldaritza landuko dute ikasleek

Erredakzioa
Donostia
2012ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
Apiriletik uztailera bitartean, sukaldaritza zaleentzako hemezortzi ikastaro eskainiko ditu Donostiako Basque Culinary Center gastronomia fakultateak (BCC). Ikastaro horietan, besteak beste, Espainiako eta Italiako sukaldaritza ezagutu ahal izango dituzte ikasleek. Gainera, gozogintza klasikoko errezeta batzuk eta sormenezko gozogintza ere landuko dituzte. Koktelgintzak eta pintxoek ere izango dute tokia.

Hori guztia ikasteko, lehen mailako sukaldariak izango dituzte ondoan; tartean, Mirador de Ulia jatetxeko Ruben Trincado, Xarma jatetxeko Aizpea Oihaneder eta Robin Banana jatetxeko Ivan Ferreira.

Hainbat saioko lau monografikotan banatuta daude ikastaroak, eta egun bakarreko hamalau tailer ere badituzte.

Orain arte, 22 ikastaro eman ditu BCCk, eta, guztira, 322 ikaslek parte hartu dute; batez beste, hamalau ikasle izan dira ikastaroko. Gehienak gipuzkoarrak izan dira, baina Bizkaiko, Arabako, Iparraldeko, Errioxako eta Nafarroako ikasleak ere jaso dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.