BBCk aitortu du Netflixen aurkako bataila galdu duela
LONDRES. BBC irrati telebista publikoak aitortu du iPlayer zerbitzuak «bataila» galdu duela Netflix plataformaren indarraren kontra. Duela bost urte, iPlayerrek Interneteko bideoen merkatuaren %40 hartzen zuen Erresuma Batuan. %15era jaitsi da, beste plataforma batzuen eraginagatik. Laster, BBCk ordainezko BriBox zerbitzua jarriko du martxan, ITV katearekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu