Jaialdia
                        
            
        Beganoen azoka Irungo Ficoban
    Animaliarik gabeko azoka bat, ez zuzeneko salmenta produktu gisa, ez eta bestelako produktu bat lortzeko lehengai gisa ere. Horixe da, besteak beste, Be Veggie azoka: pertsona beganoen, beganismoaren inguruan interesa duten pertsonen eta beganismoa deskubritu gura dutenen topaleku bat, parte hartzaileei ideiak, esperientziak eta ezagutza partekatzeko aukera eskaintzen diena. Irungo (Gipuzkoa) Ficoba erakustazokan jarri dute, bigarren ekitaldia da aurtengoa, eta gaur hasi eta astelehenera arte egongo da zabalik. Azokaz gain, hitzaldiak, sukaldaritza erakustaldiak eta kontzertuak ere egongo dira.
    
    
        
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu