Benetako zoriontasunaz ariko dira gaur Sukaldeko Solasaldietan

Martin Seligman, Fidel Delgado, Luis Huete, Toni Segarra eta Luis Rojasen hitzaldiak daude Miramarren

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
Martin Seligman New Yorkeko psikologoak emango dio gaurkoSukaldeko Solasaldien jardunaldunaldiari hasiera. Psikologia positiboa eta sukaldaritza izeneko hitzaldia emango du, eta psikologiaren alor horren nondik norakoak azalduko ditu. Benetako zoriontasuna, bizi osoan izan behar den sentsazio modura ulertzen du psikologoak. Benetako zoriontasuna kontzeptuak zer esan nahi duen azaltzen saiatuko da. Horrekin batera, zoriontasunerako bide bat baino gehiago dagoela erakutsi nahi du, baita gizabanako bakoitzak berea aukeratu behar duela ere. Sukaldaritzak horretan daukan garrantzia ere erakutsiko du. Seligman Pensilvaniako Unibertsitateko Psikologia Departamentuko zuzendaria da, eta American Psychological Associationeko presidente ohia.

Ni-en eskaintza izugarri zabala dago eskura izenpean, flexibilitatearen eta adaptaziorako kapazitatearen inguruko azalpenak emango ditu Fidel Delgadok. Kafetxo bat hartu ondoren, Luis Huetek talentuaren garapenari buruzko hausnarketak egingo ditu. Arratsaldean, Toni Segarra izango da Desikasi izeneko hitzaldian, sormenaren inguruan. Hitzaldiak amaitzeko, Optimismoa eta umore ona emango du Luis Rojas Marcos psikiatrian espezializatutako medikuak. Egunarekin eta jardunaldiekin amaitzeko, berriz, Nola lor ditzakegu hazkuntza pertsonala bultzatuko duten giroak izeneko mahai ingurua izango da, hizlari guztiekin eta Massimo Botturarekin.

Lidergoari buruzko gogoetak

Alonso Puigek eman zien atzo hasiera jardunaldiei Nola izan norberaren lider izeneko hitzaldiarekin. «Erosotasuneko gunearen barruan zein kanpoan egon liteke gizakia. Barruan gaudenean, gauza ezagunak dauzkagu, baina ez daukate zertan erosoak izan. Kanpoan arrazionala ez dena daukagu, beldurra ematen diguna». Erosotasun gunetik irten behar dela dio Puigek, iluntasunerantz joan. «Gauza baliagarriak aurkitzeko beldurra alde batera utzi behar da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.