Berri Txarrak, akustikoan

Nafarroako taldeko kideek kontzertu berezia emango dute Bilbon, eta diskoak sinatuko dituzte

Berri Txarrak taldea Bilbon izango da gaur. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2011ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
Berri Txarrak taldea Haria disko berria aurkezten dabil azkeneko egunetan. Eta gaur taldearen zaleek ekitaldi berezia dute Bilbon, Fnac dendan: batetik, kanta berriak akustikoan joko dituzte nafarrek; bestetik, taldeko kideek diskoak sinatuko dizkiete zaleei.

Gorka Urbizu abeslariak dioenez, grabaketa luzea izan da zazpigarren diskoarena: «Ez da beharrezkoa bi hilabete grabatzen aritzea; alde horretatik, nahiago dut Steve Albiniren filosofia, baina Ross Robinson ekoizleak eskatu zigun horrenbeste egun behar zituela».

Urbizuk aitortu du Haria disko berria ezberdina dela, Payola-ren aldean: «Payola oso disko iluna zen hitzen aldetik. Disko hau nolabait pasionalagoa da, nola musikari dagokionez, hala hitzen aldetik. Halere, gure amorru eta tristezia puntu horrek bertan dirau; ezin gure estilotik erauzi».

Berri Txarrak 1994. urtean sortu zen, Lekunberrin. Eboluzio handia izan du taldeak, eta harendoinuek Euskal Herriko musikazale gazte ugari erakarri dituzte. Urbizurekin batera, gaur egun David Gonzalez eta Galder Izagirre dira taldeko kideak, baxuan eta baterian, hurrenez hurren.

Disko berriko Albo-kateak kantarekin, bideoklip bat egiten ari daIbon Antuñano zinemagilea. Hemendik gutxira, YouTuben izango da ikusgai.

BERRI TXARRAK

Noiz. Gaur, 18:30ean.

Non. Bilboko Fnac megadendan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.