BERRIAk 'Vilaweb'-en eskutik emango du Kataluniako bozen berri

Erredakzioa
2021eko otsailaren 13a
00:00
Entzun
BERRIAk luze eta zabal jorratuko du bihar Kataluniako hauteskunde eguna. Goizean hasi, eta parte hartze datuak emango ditu eguerdian eta arratsaldean.19:00etan hasiko da hauteskunde gaueko kontakizun berezia. Zuzeneko kontaketa egiteaz gain, Vilaweb hedabide digitalak ematen dituen emaitzak ikusgai izango dira BERRIAren webgunean. Euskarazko kazetak eta katalanezko atariak elkarlan akordio bat egin dute hauteskunde gauerako, eta horri esker BERRIAk Vilaweb-en emaitzak jasoko ditu. Grafikoen bidez, alderdi bakoitzak jasotzen duen boto kopurua erakutsiko du, eta grafiko batean Kataluniako Parlamentua nola osatuko den erakutsiko du, baita 2017ko hauteskundeetako emaitza ere. Beste grafiko batean, independentziaren aldeko indarrek bototan eta eserlekutan zer ordezkaritza lortzen duten ikusi ahal izango da. BERRIA luze eta zabal ematen ari da bozen berri azken aste honetan. Katalunian daude Julen Aperribai eta Martxelo Otamendi berriemaile bereziak, eta hainbat albiste, elkarrizketa eta analisi argitaratu dituzte.

EITBri dagokionez, ETB1ek saio berezi bat egingo du 23:00etatik aurrera —Xabier Usabiagak eta Saioa Martijak aurkeztuko dute—. Euskadi Irratiak ere saio berezi bat egingo du, 22:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.