Udako argazki lehiaketa

BERRIAko udako argazki lehiaketa martxan

Irailaren 6ra arte dago aukera bertan parte hartzeko.

2020ko abuztuaren 12a
17:24
Entzun

Uda berezi honetan kanpora joateko asmorik? Ala etxetik gertu nahiago? Aukera bat zein bestea izan, argazki ikusgarriak ateratzeko aukera dago. BERRIAk urtero antolatzen du udako argazkien lehiaketa, eta aurten ere martxan da. Orain arte erredakzioan jasotako argazki batzuen bilduma atxikita dago albistearen azpialdean.

Lehiaketa irabazten duenarentzat, bi lagunentzako gaua eta gosaria izango da Bidania-Goiatzen (Gipuzkoa) dagoen Iriarte jauregian, eta bigarren sailkatuarentzat, berriz, bi lagunentzako dastatze menua, Bilboko Yandiola jatetxekoa. Parte hartzaileen artean K Pilota txakolinaren sei botilako bost kaxa zozkatuko dira; beraz, badago nahikoa arrazoi lehiaketan parte hartzeko!

Irailaren 6ra arte bidali daitezke argazkiak, [email protected] helbidera, egilearen izen-abizenak, telefono zenbakia eta argazkiaren azalpen bat idatzita. Ezaugarriok izan behar dituzte argazkiek: 1.800x1.200 pixel, eta JPG formatua.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.