Maddi Sarasua Laskarai. Bertsolaria

«Bertsoak badu bere garrantzia, besta horiek euskaraz hasi behar dutelako»

RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2012ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Urtero bertsolari bat igotzen da Baionako herriko etxeko balkoira, besten hastapenaren kari kantatzera. Aurtengoa itsasuiarra da, bertsolaritzan bide polita egiten dabilen neska gaztea. Besta horien gibelean, «kultura, hizkuntza eta bizi nahi duen herri bat badela» ohartarazi die bertsoaren bidez, aitzinean zituen milaka bestazaleri.

Nola hartu duzu Baionako balkoitik bertsoa botatzeko kontua?

Daniel Landart etorri zitzaidan hori galdetzera. Hastapenean, harritu eta beldurtu nintzen. Bainaohore handi bat da, eta baietz erran nion.

Garrantzitsua iruditzen zaizu besten hastapenean bertsoak bere tokitxoa ukaitea?

Bai, badu garrantzia, besta horiek euskaraz hasi behar dutelako. Bertsoa entzutea garrantzitsua da, kulturaren parte delako, eta erakusteko besta horiek hemengoak direla. Hainbeste jende eta turista biltzen dituen besta eta herri horren gibelean kultura bat, hizkuntza bat eta bizi nahi duen herri bat badela sentitu behar dute.

Euskara gutxi entzuten da besta horietan, eta zure bertsoa entzuten egon arren, anitzek ez dute ulertu...

Biziki bitxia da,.Hainbeste jende, gehienak frantsesak... ez dakit nola hartu duten bertsoa. Bitxia da bai zinez.

Zer diozu Baionako bestetan euskarak duen tokiaz?

Ez du beharko lukeen tokia, ez. Horregatik du bere garrantzia bertso hori egin izanak.

Oro har, nolakoak iruditzen zaizkizu besta horiek?

Egia errateko, ez naiz anitzetan joana. Sekulako jendea biltzen dute besta horiek, anitz kanpotar heldu dira. Iruditzen zait ez direla herriak herriarentzat egin bestak, eta hori domaia da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.