Urteko egunik berezienetakoa izaten da uztailaren 6a iruindar anitzentzat. Goizean goizetik betetzen dira karrikak zuri-gorriz jantzitako herritarrez, eta12:00etako txupinazoarekin batera pizten da jaia. Aurtengo uztailaren 6a, ordea, berezia eta ezberdina izango da. Apirilaren 21ean jakinarazi zuen udalak koronabirusa dela-eta San Fermin bestarik ez zela izango aurten. Hala, kaleak ohik baino hutsago daude gaur Iruñean.
Kuadrilla batzuk zuri-gorriz jantzi dira, baina giro lasaia Iruñeko Alde Zaharrean@berriapic.twitter.com/UMYx0RQ5II
— Iker Tubia (@ikertb) July 6, 2020
Jende pilaketa posibleak saihesteko, Alde Zaharreko hainbat karrikatan gehieneko pertsona kopurua ezarri zuen udalak joan den astean. Hainbat kaletara sartzeko polizia kontrolak igaro beharko dituzte gaur iruindarrek. Udaletxe plazan, erraterako, 400 pertsona egon zitezkeen gehienez. Alta, hori baino jende gutxiago bildu du goizean, kazetariak horietako anitz.
Uneotan hau da Udaletxe plazan dagoen giroa. Kazetari anitz, baina gainerakoak normal-normal pic.twitter.com/YqjhUAI8Ru
— Iker Tubia (@ikertb) July 6, 2020
Bestarik ez izanagatik, hamaiketakoa egiteko elkartu dira iruindar batzuk. Hiriko hainbat ostatuk ere zalantza zuten ea eguerditik aitzinera beren ostatua irekiko edo ez.. Bertze batzuk, aldiz, goizean goizetik itxi dituzte ateak. Jenderik ez karrikan, baina Poliziaren presentzia handia da Iruñeko Alde zaharrean. Bertzeak bertze, istiluetarako poliziak daude Mañueta Eta Mercaderes karriketan. Udaletxe plazara ere sartu dira polizietako batzuk.
Istiluetarako poliziak ere Alde Zaharrean: Mañuetan eta Mercaderesen pic.twitter.com/ynUm5hdfM3
— Iker Tubia (@ikertb) July 6, 2020
Udal plaza #Iruñea-n eguerdirako ordu bete falta denean pic.twitter.com/QVVYBJNNZE
— Iosu Ganuza Garcia (@ganugan) July 6, 2020
Txupinazoaren ordez, agerraldia
Txupinazorik ez, baina agerraldia egin du Enrique Maia Iruñeko alkateak, 11:00etan. «Hunkiturik» azaldu da Maia: «Birusa inguruan dugu, eta zuhurtasunik handienarekin jokatu behar dugu», adierazi du. Goizeko lehen orduetan istilurik ez dela izan nabarmendu du Maiak, eta datozen egunak ere lasaiak izateko esperantza duela nabarmendu du.
Goizeko lehen orduetan ez da jende pilaketarik izan Iruñeko kaleetan. Eguerdiko hamabiak hurbildu ahala, ordea, jende gehiago bildu da Udaletxe plazara, eta Udaltzaingoak sarbidea itxi du. 12:00ak jotzerekin bat, plazan zeuden herritar batzuek zapiak zabaldu dituzte eta «gora San Fermin» oihu batzuk ere entzun dira.
Aurten txupinazorik ez pic.twitter.com/29PNOBjn2n
— Iker Tubia (@ikertb) July 6, 2020
Udaletxeko eraikinetik pankarta erraldoi bat paratu dute, 12:00etan.
Enrique Maiak (udaletxean ofizialak ez diren pankartak eta ikurrak debekatzen dituen alkateak) pankarta erraldoi bat paratu du, ustez, sanferminik ez dagoen arren. Euskara frantsesaren eta ingelesaren pare, noski. pic.twitter.com/ZusL3i96Nu
— Ion Orzaiz (@IonOrzaiz) July 6, 2020
Euforia uneak pasatuta, plaza pixkanaka hustu da, eta sartzeko hesia ere kendu dute.
— Iker Tubia (@ikertb) July 6, 2020