Datorren asteko estreinaldiak

Beste hiru film

2015eko apirilaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

'Mandariinid'

Zuzendaria: Zaza Urushadze. Aktoreak: Lembit Ulfsak, Giorgi Nakashidze, Misha Meskhi, Elmo Nuganen. Herrialdea: Estonia. Urtea: 2013. Iraupena: 87 minutu. Generoa: Drama. Gerrak.

Abkhaziako gerra hastear denean, 1992. urtean, Georgian bizi diren estoniar gehienek alde egitea erabakiko dute. Ivok ez du hala eginen, Margus adiskidea lagundu nahiko duelako mandarinen uztan. Nahitaez, gerra etxeraino ailegatuko zaio. Sari ugari jasoa da film estoniar hau. Zaza Urushadzek zuzendu du.

'Difret'

Zuzendaria: Zeresenay Mehari. Aktoreak: Meron Getnet, Tizita Hagere, Haregewine Assefa, Brook Sheferaw, Mekonen Laeake. Herrialdea: Etiopia. Urtea: 2014. Iraupena: 99 minutu. Generoa: Drama.

Sundance eta Berlingo zinemaldietan ikusleen sariak irabazi zituen pelikula etiopiar honek, eta horrek nazioarteko banaketaren bidea ireki dio. Bi esanahi ditu difret hitzak: ausarta eta bortxaketa. Bi horiek ageri dira Meaza Ashenafi abokatu protagonista duen film gordin honetan. Emakumeak laguntzen lan egiten du.

'The Avengers: Age of Ultron'

Zuzendaria: Josh Whedon. Aktoreak: Robert Downey Jr., Chris Evans, Mark Ruffalo, Chris Hemsworth, Scarlett Johansson. Herrialdea: AEB. Urtea: 2015. Iraupena: 125 minutu. Generoa: Fantasia.

The Avengers saileko lehen parteak harrera ezin hobea izan zuen orain dela bi urte; arrakasta komertzial handia izan zuen, eta, gainera, oso kritika onak jaso zituen Whedonek. Horregatik, abentura berri batean elkartu ditu Jack Kirbyk eta Stan Leek sortu zituzten superheroiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.